Ekimen hau Bareak Merkatari Elkarteak eta herriko ikastetxeek elkarlanean eraman dugu aurrera.
Murumendi Ikastetxea, Alkartasuna Lizeoa, La Salle Ikastetxea eta Andramendi Ikastola izan dira partaideak, eta bertan ikasleekin herriko merkataritzaren garrantzia landu dugu, bai ikastetxean bertan eta baita ere denda eta tailer ezberdinak ezagutuz.
Elkartearentzat oso aberasgarria izan da gaztetxoenen iritziak jakitea, mila esker parte hartzaileei!