BAREAK

BAREAK, Beasaingo Merkatari Elkartea, 2004 urtean sortu zen merkatarien egoera eta Beasaingo kaleak dinamizatzeko helburuarekin. Gaur egun, ostalaritza, zerbitzua eta merkataritza sektoreko profesionalekin osatuta dago. BAREAK elkatearen ardatz nagusia bere bazkideen eskubideak eta interesak babestea eta defendatzea da.

HELBURUAK Bareak elkartearen helburuak hauek dira:

  • Sektoreko defentsa eta ordezkaritza erakunde publiko eta organismo ofizial eskudunen aurrean.
  • Sektoreko enpresen profesionalizazioaren eta hobekuntzaren alde lan egitea.
  • Merkataritza dinamizatzeko eta sustatzeko ekintzak eta estrategiak garatzea.
  • Albisteei, araudiari eta sektoreko diru-laguntza interesgarriei buruzko informazioa ematea.
  • Enpresa pribatuekin hitzarmenak bilatzea, elkarteko kide diren denda eta ostalariekin batera.

Gure taldeko kide izan nahi baduzu, bidaliguzu zure helbide elektronikoa eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.

KONTAKTUA

Zaldizurreta, 5 20200 BEASAIN
943 087 988 | 688 887 538
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.