Skip to main content
2022.09.23

AHOLKULARITZA ENERGETIKOAREN ZERBITZUA

Merkataritza-establezimenduetako argi-indar edota gas fakturak aztertzera zuzenduriko doako zerbitzua eskaintzen du Bareak Merkatari Elkarteak, Dendarteanekin, Goierriko Merkataritza Bulego Teknikoarekin, eta Beasaingo Udalarekin elkarlanean, helburutzat energia-hornitzaile merkeago bat bilatzea duena.

Prozesua bi fasetan banatzen da:

Lehenengo fasean, saltokiak argi-indar edota gasaren azken faktura aurkezten du, eta berau energia-aholkularitzako enpresa independente batek aztertzen du. Azterketaren emaitza konparazio-taula batean jasotzen da, non establezimenduaren energia kontratazioak enpresa-merkaturatzaile desberdinekin izango lituzkeen kostuak erakusten diren. Horrela, establezimenduak behar duen kontrataziorako tarifa onena eskaintzen duen merkaturatzailea ikusten da.

Azpimarratu behar da establezimenduaren egungo kontratazioa hobetu badaiteke, kontratatutako potentziari, haran-ordutegiei edo bestelako baldintzatzaileren bati dagokienez, konparazioa hobekuntzak barneratuz egiten dela, hau da, negozio bakoitzarentzako kontratazio optimoa izango litzatekeenarekin.

Beraz, konparazioak saltokiarentzat aukerarik onena erakusten du, kontuan hartuta bai haren energia-beharrak, eta baita hornitzaileek eskainitako prezioak ere.

Lehenengo fasea amaitzeko, azterketaren emaitzak establezimenduari emango zaizkio.

Bigarren fasea energia-hornitzailez aldatzera animatzen diren saltokiei laguntzean oinarritzen da. Hau da, konparaketa ikusi ondoren, establezimenduak hornitzailea aldatzea erabakitzen badu, energia-aholkularitzako enpresa independenteak konpainia aldatzeko kontratua prestatuko du eta telefono-zita bat hitzartuko dio identifikazio-bide seguruen bidez berau sinatzeko.

Horrela, negozioaren titularra bere saltokitik mugitu gabe, bere kontratazioa merkatuko duen aukerarik merkeenera aldatzea lortzen du.

Prozesua guztiz doakoa da saltokientzat, eta lehen faseko konparaketa egiteak ez du inolako konpromisorik ekartzen konpainiaz aldatzeko.

Analisia egin nahi dutenek Bareak Beasaingo Merkatarien Elkartera bidali behar dute beren azken argi-indar edota gas faktura (eskaneatuta edo argazkiak aterata, orrialde guztiak ikus daitezen):

Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

WhatsApp-a: 688 887 538

 

 


Egin zaitez bazkide

Gure taldeko kide izan nahi baduzu, bidaliguzu zure helbide elektronikoa eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.

KONTAKTUA

Zaldizurreta, 5 20200 BEASAIN
943 087 988 | 688 887 538
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.