Skip to main content
2026.09.15

UDAZKENEKO STOCK AZOKA

Udazkeneko Stock Azoka Beasaingo Merkatari Elkartearen eskutik, Bareak.

Iraila indartsu dator, ekimenez betetako hilabetea dugu aurretik. Beherapen zuzenen kanpaina izateaz gain, Beasaingo Merkatari Elkarteak Udazkeneko Stock Azoka ospatuko du irailaren 25-26 egunetan.

Hilabeteko azken asteburuan, Bareakeko elkartekideetako batzuk beraien produktu zein eskaintza bereziak aterako dituzte kaleetara. Zera da, denda kanpoan jarriko dituzte beraien postuak.

Ordutegia honako hau izango da: ostirala, irailak 25, egun guztian zehar, goizean 9:30-13:00 eta arratsaldean 16:30-20:00, larunbatean aldiz, irailak 26, goizez izango da, 9:30-13:00.

Ekintza honen helburu nagusia, komertzioak kaleetara irtetzea da, beraien eskaintzak ikustarazi eta errutinara buelta erraztea. Horretarako, askotariko denda ezberdinak izango dituzue kaleetan.

Irailean, herrian gozatu eta erosi bertan, eskaintza paregabeak baitituzu. Stock Azokan kontsumitu eta zure Bareak Beasain txartelarekin ordaintzen baduzu beherapen zuzenak lortzeko aukera izango duzu. Bi aukera erosketa batean izango duzu, hori herrian bakarrik -elkar- ematen da...!


Egin zaitez bazkide

Gure taldeko kide izan nahi baduzu, bidaliguzu zure helbide elektronikoa eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.