Skip to main content
2026.10.19

HEMEN, EROSI, PARTE HARTU ETA BIDAIATU

HEMEN! Erosi, parte hartu eta bidaiatu!

Sentiberatzen kanpainarekin batera «HEMEN, gure artean gera dadila», hainbat ekintza burutuko dira herritarrak komertzio txikian kontsumitzera bultzatzeko. Horretarako, kanpainari hasiera idartsu bat emateko, bidai bat zozketatuko dugu. 

Nora? Bilboko Arteagako Gaztelu Hotelerako bi pertsonentzako gau bateko egonaldia, gosari, afari eta Guggenheimera bi sarrerekin, Bilboko esperientzia bere osotasunean disfrutatu dezaten.

Nola parte hartu? Zera da, komertzioetan banatuko diren pasaporte bat eskuratu eta bertan adierazten den moduan, lau denda ezberdinetako pegatinak lortu beharko dira. Pasaportea osaturik dutenean edozein Bareak establezimenduetan utzi ahalko dute, nahi adina pasaporte egin ditzakete!

Noiztik nora ahalko dute parte hartu? Astelehena urriaren 19an hasita, azaro bukaera arte izango dute.

Kanpaina guzti honen helburu nagusia, herritarrak kontzientziatzea da HEMEN kontsumitu behar dela, gaur egun hain azkarra eta urrutikoa den erosketa alde batera utzi eta benetan garrantzitsua den hori zaintzea, herrikoa, txikia, gure artekoa... ez dadila galdu gertutasuna.

ANIMATU ETA EZ GALDU AUKERA BILDO EZAGUTZEKO!

 

 


Egin zaitez bazkide

Gure taldeko kide izan nahi baduzu, bidaliguzu zure helbide elektronikoa eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.