2020.12.08

BEASAINGO V. GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Urtero bezala, Beasaingo Udalarekin elkarlanean, Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu dugu. Aurtengoa lehiaketaren bosgarren edizioa da.

Abenduaren 9tik aurrera, parte hartuko duten 25 saltokiek erakusleihoak apainduko dituzte egun berezi hauek girotzeko.

Zure erakusleiho gogokoenaren aldeko botoa bi modutara eman dezakezu: parte hartzen duten dendetan emango dizkizuten txartelak betez edo gure Facebookera mezu pribatu bat bidaliz. Botoa emateagatik 100 €-ko bi erosketa-txekeren eta 200 €-ko txeke baten zozketan sartuko zara. Txeke hauek establezimendu parte-hartzaileetan trukatu ahalko dira.

Abenduaren 30ean jakingo dugu nor diren hiru irabazleak. Anima zaitez eta eman botoa zure erakusleiho gogokoenaren alde!

Parte hartzaileak:

  • Amets descanso
  • Andreak jantziak
  • Anitz
  • Argi
  • Bambora
  • Bereziartu
  • Biok
  • Farmabi
  • Foto Alzuri
  • González taller de enmarcación
  • Ipotx
  • Izadia loradenda
  • Jauregi optika
  • Kilimak
  • Kuxkux
  • Lirain lurrindegia
  • Mirari mertzeria
  • Mujika txirrinduak
  • Nagusi optika
  • Labores Otea
  • Otxoa d’Alaiza
  • Ouka
  • Pérgola
  • Truk
  • Xalo

Gure taldeko kide izan nahi baduzu, bidaliguzu zure helbide elektronikoa eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.

KONTAKTUA

Zaldizurreta, 5 20200 BEASAIN
943 087 988 | 688 887 538
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.