Skip to main content
2020.12.28

ANDREAK JANTZIAK GABONETAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAKO IRABAZLEA

Atzo Gabonetako V. erakusleiho lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Beasaingo udaletxean. Bizi dugun osasun-egoera dela eta, ekitaldia jenderik gabe egin da.

Hiru finalistak hauek izan dira:

  • Lehen saria: ANDREAK JANTZIAK
  • Bigarren saria: KUXKUX
  • Hirugarren saria: jauregi OPTIKA

Hirurek garaikurra jaso dute Leire Artola Beasaingo alkatearen eskutik. Gainera, Andreak jantziak establezimenduak urte osorako erakusleiho-apainketa zerbitzua irabazi du ORAINARTen eskutik.

Zorionak hiruroi eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! Zuei esker, gure kaleak alaiagoak izan dira Eguberri atipiko honetan. 


Egin zaitez bazkide

Gure taldeko kide izan nahi baduzu, bidaliguzu zure helbide elektronikoa eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.