Skip to main content

BAREAK

BAREAK, Beasaingo Merkatari Elkartea, 2004 urtean sortu zen merkatarien egoera eta Beasaingo kaleak dinamizatzeko helburuarekin. Gaur egun, ostalaritza, zerbitzua eta merkataritza sektoreko profesionalekin osatuta dago. BAREAK elkatearen ardatz nagusia bere bazkideen eskubideak eta interesak babestea eta defendatzea da.

HELBURUAK Bareak elkartearen helburuak hauek dira:

  • Sektoreko defentsa eta ordezkaritza erakunde publiko eta organismo ofizial eskudunen aurrean.
  • Sektoreko enpresen profesionalizazioaren eta hobekuntzaren alde lan egitea.
  • Merkataritza dinamizatzeko eta sustatzeko ekintzak eta estrategiak garatzea.
  • Albisteei, araudiari eta sektoreko diru-laguntza interesgarriei buruzko informazioa ematea.
  • Enpresa pribatuekin hitzarmenak bilatzea, elkarteko kide diren denda eta ostalariekin batera.

EGIN BAZKIDE

Gure taldeko kide izan nahi baduzu, gure sustapenetan, kanpainetan eta prestakuntza-ekintzetan parte hartu nahi baduzu eta merkataritza-sektoreko berrikuntzen berri izan nahi baduzu, bete formulario hau. Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.

Eta nahiago baduzu, kaixo@bareak.eus helbidera ere idatz diezagukezu.

DATUEN TRATAERA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

bareak.eus-ek adierazten dizu BAREAKek tratatuko dituela formulario honetan emandako datuak, web honen arduradun den aldetik. Datu horiek jaso eta tratatuko dira erabiltzaileari eskatzen duen informazioa helarazteko. Datuak tratatzeko oinarri legala edo legitimazioaren oinarria da harremanetarako formularioan eskatzen den baimena informazioa bidaltzen duzunean.

Hartzaileak: ez zaie daturik emango hirugarrenei, legeak behartuta ez bada. Gure ostatatzea edo hosting-a % 100 espainiarra da eta % 100 segurua.

Eskubideak: eskubidea duzu datuetan sartzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko kaixo@bareak.eus helbidera eskabidea bidalita, eta eskubidea duzu, era berean, kontrol-agintari baten aurrean erreklamazioa aurkezteko.

Gure web orrian daukazu informazio gehiago eta zehatzagoa pribatutasun politika-ri buruz.

ESKATU TXARTELA!

Eskatu ezazu zure Beasain VISA txartela eta onuraz gozatu...
visa beasain
KONTAKTUA

Zaldizurreta, 5 20200 BEASAIN
943 087 988 | 688 887 538
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.